EUROPAKO BANAKAKO XIII. XAKE TXAPELKETA IREKIA.

(2012ko martxoaren 20tik 31ra, Bulgariako Plovdiv hirian).

 

 

 

         DMITRY JAKOVENKO AZKENEKO HIRU TXANDETAN SUSPERTU ZEN.

 

 

 

Dmitry Jakovenko 1983ko ekainaren 28an jaio zen Nizhnevartovsk hirian (Siberia, Errusia). 28 urte ditu, beraz. 2009ko uztailean FIDE zerrendan bosgarren xakelaria zen, 2.760 puntuz.

 

Dmitry Jakovenkok 6 garaipen eta 5 berdinketa egin zituen Europako Banakako XIII. Xake Txapelketa Ireki honetan.

 

2.602ko Aleksandr Rakhmanov errusiarrarekin berdindu zuen hirugarren txandan, 2.626ko Ildar Khairullin errusiarrarekin ere bai laugarren txandan eta 2.585eko Kaido Kulaots estoniarrarekin baita ere bosgarren txandan.

 

            Une horretan 34. postuan zegoen sailkapenean 3’5 puntuz. Dena den, 5 puntuz ez zegoen inor.

 

            Seigarren txandan irabazi zuen, baina zazpigarrenean eta zortzigarrenean berriz berdinketak egin zituen: 2.664ko Ivan Cheparinov bulgariarraren aurka eta 2.654ko Markus Ragger austriarraren aurka.

 

            5’5 puntuz 24. postuan kokatuta zegoen, baina Errusiako Vladimir Malakhov liderrarengandik puntu batera soilik.

 

            Azkeneko hiru txandetan lehertu zen Dmitry Jakovenko. 2.650eko Artyom Timofeev errusiarra, 2.666ko Mikhail Kobalia errusiarra eta 2.693ko Laurent Fressinet frantziarra gainditu zituen. Horrela, Europako txapeldun geratu zen. Laurent Fressineten aurkako partida erabakigarria izan zen, puntu erdi gehiago baitzuen honek sailkapenean.

 

JOKALARI BATZUREN FIDE ELOAREN BILAKAERA.

 

1)    Vasif Durarbeyli (Azerbaijan) (2.543) – 29’6 gehiago.

2)    Maxim Matlakov (Errusia) (2.632) – 21’3 gehiago.

3)    Gawain C. B. Jones (Ingalaterra) (2.635) – 18’9 gehiago.

4)    Evgeniy Najer (Errusia) (2.640) – 16’8 gehiago.

5)    Laurent Fressinet (Frantzia) (2.693) – 15’1 gehiago.

6)    Dmitry Jakovenko (Errusia) (2.729) – 14’1 gehiago.

7)    Dmitry Andreikin (Errusia) (2.689) – 13’5 gehiago.

8)    Yuriy Krivoruchko (Ukrania) (2.666) – 13’3 gehiago.

9)    Sergei Azarov (Bielorrusia) (2.667) – 13’2 gehiago.

10) Ernesto Inarkiev (Errusia) (2.695) – 12’4 gehiago.

11) Denis Khismatullin (Errusia) (2.656) – 12 gehiago.

12) Jan Smeets (Herbehereak) (2.610) – 11’7 gehiago.

13) Vladimir Malakhov (Errusia) (2.705) – 11’6 gehiago.

14) Viktor Bologan (Moldavia) (2.687) – 11’5 gehiago.

15) Mikhail Kobalia (Errusia) (2.666) – 10’7 gehiago.

16) Markus Ragger (Austria) (2.654) – 10’5 gehiago.

17) Francisco Vallejo Pons (Herrialde Katalanak) (2.693) – 10 gehiago.

18) Vladimir Akopian (Armenia) (2.684) – 9’8 gehiago.

19) Andrei Volokitin (Ukrania) (2.695) – 7’5 gehiago.

20) Etienne Bacrot (Frantzia) (2.706) – 6’7 gehiago.

21) Nikita Vitiugov (Errusia) (2.709) – 6’5 gehiago.

22) Aleksey Dreev (Errusia) (2.698) – 6 gehiago.

23) Ferenc Berkes (Hungaria) (2.682) – 5’6 gehiago.

24) Baadur Jobava (Georgia) (2.706) – 3’6 gehiago.

25) Alexander Riazantsev (Errusia) (2.710) – 3’1 gehiago.

26) Arkadij Naiditsch (Alemania) (2.702) – 1’1 gehiago.

27) Sergei Movsesian (Armenia) (2.702) – 2’9 gutxiago.

28) Zahar Efimenko (Ukrania) (2.695) – 3 gutxiago.

29) Alexander Areshchenko (Ukrania) (2.688) – 3’2 gutxiago.

30) Fabiano Caruana (Italia) (2.767) – 6’5 gutxiago.

31) Viktor Laznicka (Txekia) (2.702) – 9’5 gutxiago.

32) Emil Sutovsky (Israel) (2.700) – 11’9 gutxiago.

33) David Navara (Txekia) (2.700) – 13’9 gutxiago.

34) Boris Grachev (Errusia) (2.705) – 15’1 gutxiago.

35) Anish Giri (Herbehereak) (2.717) – 22’3 gutxiago.

36) Shakhriyar Mamedyarov (Azerbaijan) (2.752) – 26’1 gutxiago.

 

            Orotara, 348 jokalari.

 

         SARIAK.

 

            100.000 euro banatu dira sarietan.

 

            Dmitry Jakovenko (Errusia) lehenengoarentzat, 14.000 euro.

            Laurent Fressinet (Frantzia) bigarrenarentzat, 11.000 euro.

            Vladimir Malakhov (Errusia) hirugarrenarentzat, 9.000 euro.

            Dmitry Andreikin (Errusia) laugarrenarentzat, 7.000 euro.

            Ernesto Inarkiev (Errusia) bosgarrenarentzat, 5.500 euro.

            Maxim Matlakov (Errusia) seigarrenarentzat, 4.700 euro.

            Viktor Bologan (Moldavia) zazpigarrenarentzat, 4.200 euro.

            Francisco Vallejo Pons (Herrialde Katalanak) zortzigarrenarentzat, 3.700 euro.

            Yuriy Kryvoruchko (Ukrania) bederatzigarrenarentzat, 3.300 euro.

            Sergei Azarov (Bielorrusia) hamargarrenarentzat, 2.850 euro.

            Evgeniy Najer (Errusia) hamaikagarrenarentzat, 2.550 euro.

            Vladimir Akopian (Armenia) hamabigarrenarentzat, 2.350 euro.

            Andrei Volokitin (Ukrania) hamahirugarrenarentzat 2.200 euro.

            Jan Smeets (Herbehereak) hamalaugarrenarentzat, 2.100 euro.

            Gawain C. B. Jones (Ingalaterra) hamabosgarrenarentzat, 2.000 euro.

            Nikita Vitiugov (Errusia) hamaseigarrenarentzat, 1.900 euro.

            Etienne Bacrot (Frantiza) hamazazpigarrenarentzat, 1.800 euro.

            Aleksey Dreev (Errusia) hemezortzigarrenarentzat, 1.700 euro.

            Denis Khismatullin (Errusia) hemeretzigarrenarentzat, 1.600 euro.

            Mikhail Kobalia (Errusia) hogeigarrenarentzat, 1.500 euro.

            Vasif Durarbeyli (Azerbaijan) hogeita batgarrenarentzat, 1.400 euro.

            Alexander Riazantsev (Errusia) hogeita bigarrenarentzat, 1.300 euro.

            Baadur Jobava (Georgia) hogeita hirugarrenarentzat, 1.200 euro.

            Ferenc Berkes (Hungaria) hogeita laugarrenarentzat, 1.100 euro.

            Markus Ragger (Austria) hogeita bosgarrenarentzat, 1.000 euro.

           

            Beste sari berezi batzuk ere banatu dira:

 

         PALMARESA.

 

            2000. urtean, Saint-Vincent hirian (Italia), I. edizioan: Pavel Tregubov (Errusia), garaile; Aleksej Aleksandrov (Bielorrusia), bigarren; Tomasz Markowski (Polonia), hirugarren.

 

            2001. urtean, Ohrid hirian (Mazedonia), II. edizioan: Emil Sutovsky (Israel), garaile; Ruslan Ponomariov (Ukrania), bigarren; Zurab Azmaiparashvili (Georgia), hirugarren.

 

            2002. urtean, Batumi hirian (Georgia), III. edizioan: Bartlomiej Macieja (Polonia), garaile; Mikhail Gurevich (Belgika), bigarren; Sergey Volkov (Errusia), hirugarren.

 

            2003. urtean, Istanbul hirian (Turkia), IV. edizioan: Zurab Azmaiparashvili (Georgia), garaile; Vladimir Malakhov (Errusia), bigarren; Alexander Graf (Alemania), hirugarren.

 

            2004. urtean, Antalya hirian (Turkia), V. edizioan: Vassily Ivanchuk (Ukrania), garaile; Predrag Nikolic (Bosnia), bigarren; Levon Aronian (Armenia), hirugarren.

 

            2005. urtean, Zegrze hirian (Polonia), VI. edizioan: Liviu-Dieter Nisipeanu (Errumania), garaile; Teimour Radjabov (Azerbaijan), bigarren; Levon Aronian (Armenia), hirugarren.

 

            2006. urtean, Kusadasi hirian (Turkia), VII. edizioan: Zdenko Kozul (Kroazia), garaile; Vassily Ivanchuk (Ukrania), bigarren; Kiril Georgiev (Bulgaria), hirugarren.

 

            2007. urtean, Dresden hirian (Alemania), VIII. edizioan: Vladislav Tkachiev (Frantzia), garaile; Emil Sutovsky (Israel), bigarren; Dmitry Jakovenko (Errusia), hirugarren.

 

            2008. urtean, Plovdiv hirian (Bulgaria), IX. edizioan: Sergei Tiviakov (Herbehereak), garaile; Sergei Movsesian (Eslovakia), bigarren; Sergey Volkov (Errusia), hirugarren.

 

            2009. urtean, Budva hirian (Montenegro), X. edizioan: Evgeny Tomashevsky (Errusia), garaile; Vladimir Malakhov (Errusia), bigarren; Baadur Jobava (Georgia), hirugarren.

 

            2010. urtean, Rijeka hirian (Kroazia), XI. edizioan: Ian Nepomniachtchi (Errusia), garaile; Baadur Jobava (Georgia), bigarren; Artyum Timofeev (Errusia), hirugarren.

 

            2011. urtean, Aix-les-Bains hirian (Frantzia), XII. edizioan: Vladimir Potkin (Errusia), garaile; Radoslaw Wojtaszek (Polonia), bigarren; Judit Polgar (Hungaria), hirugarren.

 

            2012. urtean, Plovdin hirian (Bulgaria), XIII. edizioan: Dmitry Jakovenko (Errusia), garaile; Laurent Fressinet (Frantzia), bigarren; Vladimir Malakhov (Errusia), hirugarren.

 

            2012-03-31.

 

                Iturria: FIDEren webgunea.